Gaur arratsaldean, iluntzeko 18:00ak baino zerbait lehenago, pitzadura bat sumatu da Itsas Terminaleko kutxatila batean. Berehala ekin zaio husteari.
Gertatuaren ondorioz, 5 litro gasoil inguruko jario txiki bat izan da.
Ohiko protokoloa ezarri da eta eutsi ahal izateko besteko bitartekoak jarri. Baita Portuko Agintaritzari zein gainerako agintari eskudunei jakinarazi ere.