Oraingoan, hurrengo Etenaldi Orokorrak (otsailaren 28ra arte iraungo duena) eragina izango du Koke plantan, 2. Findegian eta Konbertsio-lekuko Hutseko unitatean, bai eta garrantzi txikiagoa duten atxikitako beste unitate batzuetan ere. Guztira, Etenaldiak Muskizeko instalazioen hiru laurdeni eragingo dio; ordu / pertsonatan, Petronorren historian izandako Etenaldirik handiena izango da. Horretarako, 49 milioi inguruko aurrekontua beharko da eta honela banatuko da: 23 milioi euro Etenaldiaren berezko mantentzerako eta 26 milioi euro berrikuntza teknologikoko inbertsioetarako.
Enpleguari eta jarduera ekonomikoa sortzeari dagokienez, 55 bat enpresa kontratuko dira zeinek, lanak egiteko, 1.000 langile baino gehiago hornituko dizkioten Petronorri egunero, 2.000 langileraino egun batzuetan. Gutxi gorabehera 55 enpresa horietatik % 50 euskal enpresak izango dira. Langile guztiek, Petronorreko ohiko langileek nahiz aldi baterakoek, segurtasun-prestakuntza zehatza jaso dute.
Prentsa Oharra, hemen.