“Ziurgabetasunak, ekonomikoak zein politikoak, munduan jaun eta jabe dira. Perspektiba izatea ona da, horrela ekidin ahal izan dezagun denbora tartea gure nahietara moldatzeko tentazio gero eta handiagoa. Eta, era berean, nondik gatozen kontzientzia har dezagun, nora joan behar dugun jakiteko”, esan du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak Deia egunkarian.
Lopez Atxurrak bizi garen hiper ziurtagetasun aro honetan gure erronka “geure buruari galderak egiten jakitea eta horiei autokonplazentziarik gabe erantzutea” dela aipatu du, baita jasotako jaraunspen industriala kudeatzea ere, “betiere gaur egun eskatzen denera egokituz, hots, indarra finantza eta teknologia alorrean, malgutasuna, elkarlana eta ikuspegi globala zein bertokoa. Eta, batez ere, gure kapitalik preziatuenaren aldeko apustua egitea: hezkuntza”.
Emilianoren hausnarketa, hemen.
Emilianoren hausnarketa Deian, hemen.