TB eta Irratiek FMUaren Etenaldia bisitatu dute

Irrati eta telebistetako 17 kazetariak, Petronorren.
Irrati eta telebistetako 17 kazetarik Petronor bisitatu dute FMUaren Etenaldia gertutik ezagutzeko.

Behin BBE-ekin (Banakako Babes Ekipoekin)  jantziak, Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariaren ongi etorria jaso dute, eta jarraian Findegiaren instalazioetan barrena ibili dira Gualber Atxurra Erakunde Harremanen teknikaria gidari.

Ibilbidean zehar FMUan gelditu dira Pedro Boyra Fidagarritasun eta Mantentzerako zuzendariaren azalpenak entzuteko, zeinek  Etenaldia zertan datzan eta dituen helburu nagusiak ezagutarazi dizkie.

Eskatutako informazioa jasotzeaz gainera, instalazio barruetan grabatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera ere izan dute.