Diseinu-fasea gainditu eta hura gaitzeko behar diren elementuak eraiki ondorik, geldialdi honetan zehar bi prototipo teknologikoak instalatu eta probatuko dira, koke-ganbera bakoitzean bana. Bi sistema hauek ganberen goiko itxitura hobetzeko diseinaturik daude, horrela koke-hautsa kanpora irteteko arriskua minimizatzea ahalbidetuz.
Gaikerrek diseinatu duen proiektuak juntura malguen sistema du; Ikerlanen proiektuak, berriz, itxitura elastikoa du oinarri (arraboten bidezko itxitura). Arazo bera ebazteko bi baliabide ezberdin dira, eta instalatu ostean frogatuko da bakoitzaren eraginkortasuna, geldialdi honetan zehar.
Petronorrek auzotar ona izan nahi du, eta industria-instalazio handia den aldetik, auzotarrei eragin dakizkiekeen eragozpenak ahalik eta gehien gutxitzeko asmoa du. Hori lortze aldera, lehenengo eta behin, instalazioaren diseinuan bertan eskura diren teknologiarik onenak aplikatu dira. Zenbait kasutan, baliteke hori aski ez izatea, eta hori dela eta urrats bat gehiago eman dugu gure jarduerak izan ditzakeen eraginetako batzuk murrizteko teknologia berria garatzen saiatzeko: kasu honetan, gure koke-instalazioak une jakin batzuetan jaulki dezakeen hautsaren euspen-sistema hobetzeko.
Probak egin ondoren, bi prototipo hauen diseinua ganberaren eragiketa-beharrizanei doitzen zaiela egiaztatuko da, eta hobetu ahal izanez gero, hobetu egingo da.