Petronorrek jakinarazi nahi du, Etenaldi Orokorreko mantenu lanetako batzuk amaitu ostean, asteburu honetan zenbait unitate martxan jartzeari ekingo zaiola. Batzuk berehala hasiko dira abiarazten eta besteak hurrengo asteetan zehar martxan jarriko dira. Hori guztia beste batzuk geldirik mantentzen diren bitartean, aurreikusita zegoen moduan, hilabete amaieran abian jartzeko.
Petronorrek aurretik barkamenak eskatu nahi ditu inguruan hauteman daitezkeen zarata zein usain eragozpenengatik.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.