Findegia garbi izateko garrantziaz sentikortzeko helburuz, DT Creativos-ek Petronorrerako sortu zuen kanpainaren totemak, “Bolumeneko Elementurik Onena” gisa, Veredictasen Letra Saria -Inguruko Komunikazio bisual zein Grafikoaren Sariak- lortu du.
Inpaktu handiko kanpaina honentzako, DT Creativosek “Lurzoru Bustia”-ren ohiko seinalea modu erraldoian sortu zuen, baina “Kontuz Planta Garbia” mezua jarriz. Bere tamaina eta kolorea dela eta oso erakargarria izan zen eta altzairu, PVC, hormigoi eta biniloz egina zegoen. Gainera, mezuaz aparte, kartelak jarri ziren instalazioetan.
Guzti honengatik, Veredictas konpainiak –“bikaintasun estandarren” sorkuntza eta garapenean berezitua- totem edo seinale hau bere sarietako baten irabazletzat hartu du.