Alkateak Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentearekin, Andreu Puñet kontseilari delegatuarekin, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariarekin eta Pedro Boyra Fidagarritasun zein Mantenu zuzendariarekin izan dira. Boyrak Etenaldiaren garapenaren eta egindako inbertsio teknologiko zein lan garrantzitsuenen berri eman die.
Inguruko agintariek interes berezia agertu dute Etenaldiak euren udalerrietan eta eskualdean izaten ari duen eraginari buruz. Hain zuzen ere Petronorrek 55 bat enpresa kontratatu ditu Etenaldian hainbat lan egiteko, horietatik %50 Euskadikoak.
Zazpi bat asteko lanen ostean, Petronorrek estreinatuko du berriro planta, bertako instalazioak aztertu eta berritu ondoren. Hori guztia, bermatu ahal izateko findegia abangoardian egongo dela, ez bakarrik ikuspuntu teknikotik, baita segurtasunaren eta ingurumenaren aldetik ere.