Muskizko Udala Hiri Iraunkorra Sarien XIV. edizioan saritua izan da, energia kudeaketaren mailaren barruan, berotegi efektuko gasen isurien murrizketan egindako lanagatik eta energia baliabideen kudeaketa onagatik.
Borja Liaño Muskizko alkateak eta Pedro Serrano Ingurumen zein Enplegu zinegotziak jaso zuten saria Madrilen, Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen ministroaren eskuetatik. Fundació Fòrum Ambiental-ek, Ingurumen Ministerioaren babesaz eta Ecoembes-en laguntzaz, urtero ematen dizkie sari hauek iraunkortasuna sustatzeko proiektu zein ekintzen aldeko apustua egiten duten herriei.
Energia kudeaketaren esparruan, azkeneko urteotan, Muskizko Udalak egindako lanen artean hurrengoak aipatu daitezke: gasolioko galdarak gas naturaleko beste galdara iraunkorrez ordezkatu, eraikinen moldaketa instalakuntza termikoak telekudeatzeko eta argiztapenaren aldaketa, beste eraginkorrago batengatik.