Gallartak bere VIII. Ibilaldi Zikloturistikoa izango du apirilaren 2an

VIII. Gallarta-Gallarta Ibilaldi Zikloturistikoaren kartela.
Abanto Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkarteak Gallarta-Gallarta VIII. Ibilaldi Zikloturistikoa antolatuko du apirilaren 2an, igandea; aurten ere Petronorren babesaz.

97 kilometroko martxa goizeko 9:00etan hasiko da Gallartako (Abanto-Zierbena) institututik eta hurrengo ibilbidea jarraituko du: La Arena, Muskiz, Sopuerta, Humaran,  Sodupe, Okondo, Menagarai, Artzeniega, Gordexola, Sodupe eta Humaran berriro ere, Galdames, Muskiz eta ondoren Putxetatik pasatuko da, Gallartara bueltatu arte.

Ibilaldian parte hartu ahal izango du 16 urtetik gorako eta Federazio Baimena indarrean duen edozein pertsonak. Lizentzia indarrean ez dutenek eguneko lizentzia hartu dezakete martxan parte ahal izateko. Izen ematea aldez aurretik egin daiteke, martxoaren 29arte, gallartacicloturista.blogspot.com.es webgunean, edo bestela egun horretan bertan, Dolores Ibarruri Institutuan,  goizeko 7:30etatik aurrera eta ibilaldia hasi baino 30 minutu lehenagora arte.

Informazio gehiago izan eta izena eman, hemen.