Urkullu lehendakariarekin batera, Petronorrez gainera, lankidetza-ituna sinatu dute Mondragon, DanobatGroup, Uvesco, Tubacex eta ITP enpresen buruek. Lanbide Heziketa Duala erabateko erreferentzia da Europan, ez baitzuen alferrik Petronorrek 2016ko lehen saria irabazi iaz Bruselan. Gaur egun, euskal egitarauak 1.200 ikasle biltzen ditu 700 enpresatan eta, 2020 urterako, 7.000 ikasle eta 5.000 enpresa ildo beretik bideratu nahi lirateke.
Lopez Atxurrak amaitu du bere hitzaldia gogoratuz, Petronorrek betetzear duen erronketako bat dela “emakumearen integrazioa energia-sektorearen baitan”. Eta, horretarako, “berandu baino lehen beharrezko fruituak emango” dituztela Lanbide Heziketa Dualak eta 2008tik aurrera Petronorrek indarrean jarritako LH beken programak.