Seigarren urtez, Repsol Fundazioak Más Que Palabras abian jarri du. Ekimen honi esker Repsolen mundu osoko langile, banatzaile, akziodun eta bezeroek beraien proiektu solidarioak aurkeztu ditzakete. Aukeratutako bakoitzak 10.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du bere garapenerako.
Más Que Palabras-en helburua kolektibo kalteberen bizitza kalitatea sustatu, gizarte integrazioa piztu eta gizatalde espezifikoen behar sentikorrak aintzat hartzen dituzten proiektuak babestea da.
Parte hartu nahi duenak Más Que Palabras-en webgunean bere proiektua aurkeztu dezake, oinarriak irakurri eta inprimakia bete. Langile eta banatzaileek irailaren 29 arte daukate izena emateko, eta akziodunek ekainaren 30era arte.