Agorraldian eta eguzki erradiazio handia dagoenean Barbadun ibaiaren azalaren tenperatura handitzen da, urari kolore gorria ematen dioten “alga gorrien” ugalketa eraginez.
“Alga gorriak” gune honetan ohikoak dira eta, uraren tenperatua igotzen denean azkar ugaltzen dira, “Bloom” delako biologia fenomenoa sortuz. Pigmentu gorriko alga hauen ugaritzearen ondorioz, Barbadun ibaiaren ura gorriz tindatzen da.
Barbadun ibaiaren fenomeno hau duela 15 urte baino gehiago UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak identifikatu zuen, Josu Madariaga biologoak parte hartu zuen ikerkuntzan.