Petronorrek Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du

Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria petronor
Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria.
Petronorrek, Somorrostro Irakas-gunearekin batera, Instalazio Kimikoko Operadore Ikastaroaren deialdi berria abian jarri du, 15 gazte operadore moduan trebatzeko xedez.

Ikastaroa datorren irailaren 8an hasiko da eta 2018ko irailaren azkeneko astean amaituko da. Formatu Dualean diseinaturik dago. Prestakuntza teorikoa egunez izango da eta praktikak txandaka egingo dira, goizez, arratsaldez eta gauez, Findegian. Ikastaro okupazionala da eta ingurumen kudeaketako profesionaltasun ziurtagiri ofiziala barne hartzen du.

Hautapen prozesuan sartzeko ezinbestekoa da deialdian izena ematea, webgunearen bidez,  datorren asteartetik aurrera, maiatzak 2 (goizeko 07:00etatik), maiatzaren 5era bitartean (22:00ak arte).

Esan beharra dago Petronor aukera berdintasunaren aldekoa dela, horregatik baldintzak betetzen dituzten emakumeak izena ematera animatzen ditu. Bestalde,  desgaitasun-ziurtagiririk baduzu ez ahaztu eskabideari eransten.

Deialdian honako titulazioak sartzen dira:

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

  • ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA

– Automatizazioa eta industri robotika

  • ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA

– Diseinua fabrikazio mekanikoan
– Eraikuntza metalikoak

  • ADARRA: INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

– Mekatronika industriala
– Instalazio termikoen eta fluidoen instalazioen proiektuen garapena
– Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak mantentzeko lanak

  • ADARRA: KIMIKA

– Kimika industriala

Halaber, gaur egun indarrean ez egon arren, honako titulazioak ere kontuan hartuko dira:

  • ADARRA: ELEKTRIZITATEA – ELEKTRONIKA

– Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak

  • ADARRA: FABRIKAZIO MEKANIKOA

– Proiektu mekanikoen garapena

  • ADARRA: MANTENTZE-LANAK ETA ZERBITZUAK PRODUKZIOAN

– Ekipamendu industrialaren mantentze-lanak

GRADU ETA INGENIARITZA TEKNIKOAK

  • Industria Ingeniaritzan Gradua
  • Mekanika Ingeniaritzan Gradua
  • Industria Kimikan Ingeniaritza Gradua
  • Itsasketako Gradua

Era berean, gaur egun indarrean ez dauden honako titulazioak ere kontuan hartuko dira:

  • Mekanikako Industria Ingeniaritza Teknikoa
  • Kimika Industrialeko Industria Ingeniaritza Teknikoa
  • Itsasontzi Makinetan Diplomatua

 

Izena eman, hemen.