Muskizek igande honetan, maiatzak 14, bere lehenengo Belaunaldiarteko Martxa izango du, Hirugarren Adineko Elkarteak antolatuta, Udalaren, Petronorren eta Urgatzi Taldearen laguntzaz. Ibilbide honen helburua herrian xendazaletasuna eta adin guztietan bizitza ohitura osasungarria bultzatzea da.
Jarduera Donibane pilotalekuan hasi eta amaituko da, eta hiru ibilbide izango ditu, pertsona guztientzako irisgarri, 11; 8,8 eta 3,5 kilometroz. Azkeneko hau, martxa motza, ibiltarientzat pentsatuta dago, mugikortasun arazoak dituztenentzat edo gurpil aulkian doazenentzat.
Martxa egin nahi dutenek 946 706 630 edo 635 744 761 telefonoetan izena eman beharko dute. Hirugarren Adineko Elkarteak, gainera, fruta eta ur botila emango du irteeran, eta bokadiloa helmugan.