“Oil&gas sektorea XX. mendeko energiaren motorra izan da, eta ez dago iritsi zaigun laugarren industria-iraultzatik kanpo. Etorkizuna berrikuntza teknologikotik eta digitalizaziotik datorkigu”, adierazi du gaur Petronorreko presidenteak Deustuko Unibertsitatean, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Espainiako Energia Klubak antolatutako “Energiaren muga teknologikoak: petrolioaren eta gasaren balio-kateak” jardunaldiaren sarrerako agerraldian.
Arcadio Gutiérrez Espainiako Energia Klubeko zuzendari nagusiak itxi duen jardunaldi honetan, Francisco Vázquez Repsoleko Fintze Arloko zuzendariak parte hartu du, oil&gas sektoreko hamar bat enpresaren ordezkarien ekarpenez gain.
Horiek guztiek teknologiak “petrolioaren eta gasaren balio-kateari buruzko aurreikuspen berrietan” duen funtsezko eragina nabarmendu dute, dagoeneko ezagutzen diren putzuen ustiapena hobetzetik hasi eta ustiapenaren eraginkortasuna, kostuen murrizketa eta produktibitatearen gehikuntza hobetzeraino.