Gaur egun Parisen dagoen “Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital Bilduma” deritzon erakusketa BBK Aretoan eta Bilboko Arte Ederren Museoan izango da ikusgai uztailaren 28tik urriaren 23ra bitartean. Enpresari espainiarraren bilduma pribatuko 92 obrak osatzen dute, eta hauxe da jendaurrean ikusgai dagoen lehenengo aldia.
López Atxurrak argi utzi du Petronorrek “artea, kultura, hizkuntza, hezkuntza, prestakuntza eta interes orokorreko gainerako jarduerak sustatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuekin” lankidetzan jarduteko asmoa duela, eta Kultura Sailburuak eskerrak eman dizkio Petronorri Meatzaldean egin ohi duen “eta orain Bizkaira eta Euskadira ireki den” mezenasgoagatik.
Bestetik, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendariak argitu du Bizkaiko hiriburuan Parisko erakusketan baino 40 obra gehiago izango direla ikusgai, horien artean, Goyaren “Zelestina eta bere alaba”, Williem de Kooning-en “Emakume eseria” eta Alexander Calder-en “Mugikor delikatua” (1935).
Prentsa Oharra, hemen.