Repsol Fundazioak eta Varela Producciones-ek, Blanca Marsillach-en antzerki konpainiak, Deustuko Bidarte Jauregian, Bilbon, antzeztu dute gaur dute Lope de Ruedaren “Los Pasos” obra.
Espektakulua adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako Antzerki Egokituaren Tailerreko proiektuaren baitan dago. Aurten, bere zortzigarren edizioan, kultura inklusiboko ekimen honek Lope de Rueda dramaturgoak idatzitako “Los Pasos” obra komiko txikien eszenaratzea aurkezten du. Proiektu honetarako “La Tierra de Jauja”, “Pagar y no pagar” eta “La Máscara” aukeratu dira.
Aurkezpena amaitzerakoan, tailerrei hasiera eman zaie, bertako publikoa protagonista nagusi bilakatuz, pertsona ezgaituentzat egokitutako inprobisazio ariketetan parte hartuz.