Muskizek, pasa den larunbatean, J.D. Somorrostro omendu zuen, bere historian lehendabiziko aldiz, Hirugarren Mailara igotzeagatik.
Arratsaldeko 20:00etan Muskizko taldeak, zaleekin batera, kalejira hasi zuen Maleconetik Udaletxera. Bertan, ohorezko aurreskua eta Hirugarren Mailara igotzeagatik omenaldia eskaini zitzaien.
Jarraian, 21:00ak aldera, luncha antolatu zen eta zaleek beraien poztasuna jokalariekin batera partekatu zuten.
Zorionak Somo!