Muskiz eta Zierbenako La Arena hondartzaren egoera “bikaina” da; kalitatea, “ona” eta bainurako gomendioa,“bainatu daiteke”. Hauxe da Bizkaiko Bainu Eremuen lehen kontrol sanitarioaren emaitza, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzak aditzera eman duen lehen agiri ofizialaren arabera.
Maila bereko onespen berbera merezi izan du ekainaren 2an egindako laginketak, honako beste hondartzetan: Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Sopelana, Barrika, Plentzia, Gorliz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Laga, Ea, Ispazter, Lekeitio eta Mendexa.
“Bikaintasuna” lortu ezinean, “kalitate ona” merezi izan duten Bizkaiko hondartzak, ostera, beste lau hauek dira: Areeta, Lemoiz, Laida eta Ondarroa.