Petronorrek Bizkaired enpresa-elkarteak ematen duen Iraunkortasunaren saria jaso berri du, “ingurumenaren eta iraunkortasunaren arloan egindako ahalegin goraipagarriagatik, 2015ean hasitako asmo handiko plan garrantzitsu baten bitartez”.
Saria eskuratu zuen, Petronorren izenean, Gualber Atxurra Harreman Publikoetako teknikariak eta Igor Vega Bizkaired-eko presidenteak Petgronorren Iraunkortasun Plana nabarmendu: “2016an lehenengo fruituak eman ostean, 2017an aurrera jarraitzen du”.
Bizkaired-ek sektore anitzeko 1.500 enpresa baino gehiago bazkidetuta dauzka, eta elkartearen helburu nagusia Azelerazio Komertziala sustatzea da, bazkidetutako enpresen salmentak hobetuz eta bultzatuz.