Repsolek 1.056 milioi euroko mozkin garbia lortu du urteko lehen seihilekoan, hau da, iazko ekitaldiko epealdi berean baino %65 gehiago.
Downstream arloan (birfintzea, kimika, marketina, trading-a, PGLa eta Gas & Power), emaitza 929 milioi eurokoa izan da, eta 339 milioi eurokoa Upstream arloan (Esplorazioa eta Ekoizpena), Estatu Batuetan eta Trinidad eta Tobagon egindako hidrokarburo-aurkikuntza garrantzitsuen harira.
Espainiako fintze-marjinaren adierazlea 6,6 dolar upelekoa izan da, aurreko ekitaldiko lehen sei hilabeteetan izandako 6,4 dolar upeleko marjina baino % 3 handiagoa.
Repsol dugu munduan ziurtatutako bono berdea jaulki duen petroliogintza sektoreko lehenengo enpresa. Bono horren bidez, CO2 isuriak murrizteko 300 ekimen baino gehiago finantzatuko dira.