Ia estropada guztian zehar aurretik joan ostean, Zierbenako traineruari ezer gutxi falta izan zaio, gaur eguerdian, Petronorren XXXIV. Ikurrinaz jabetzeko. Erraztasun handiz irabazi du bere txanda (bigarren ontzia baino hogeitaka segundo bizkorrago), eta hirugarren geratu, oro har, Urdaibairen eta Hondarribiaren atzetik, eta Kaikuren aurretik.
Zierbenako bertako uretan eratu den estropadaren ostean, Arraun Taldeko “galipoak” meritu handiko bosgarren postua finkatu dute Eusko Label Ligaren sailkapen nagusian.
Zorionak