Petronor, herriko merkataritzaren dinamizazioaren laguntzaile Abanton

Abanto-Zierbenako Merkatari zein Ostalarien Elkarteak (ACHA), herriko Udala, Petronor eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, bere bezeroen konfiantza saritu nahi du, eta horregatik herritarren artean 100 erosketa-orga oparitzeko kanpaina abian jarri du.

Ekimen honen bidez erosketa-orga emango zaie kartilla bat betetzen duten lehendabiziko 100 pertsonei. Kartilla kanpainan parte hartzen duten dendetan eskatu ahal izango da eta 10 saltokien erosketa zigilua izan beharko du, baita erosketa ticketak ere. Honekin, herrian modu erosoago eta iraunkorragoan erosketak egiteko orga jasoko dute.

Helburua tokiko merkataritza dinamizatzea da eta herriko dendetan kontsumitzaileen fideltasuna saritzea.

Muskizen 100 orga banatu ziren udan eta orain Abanto-Zierbenari tokatzen zaio.