Deustuko Unibertsitateko Egitezko Ekintzailetzako Master Dualaren ikasle zein errazleek findegia bisitatu dute, Petronorren eta unibertsitate honen lankidetza programaren barruan.
Bisitan zehar, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Konpainia aurkezteaz gainera, berrikuntzaz mintzatu zaie, Petronorren eta sektorean, baita erakundeak aurre egin behar dituen erronkak aipatu ere. Orkestraren Macarena Larreak haiekin izan da finketa sektorearen inguruko informazio gehiago emateko.
Ondoren, arratsaldez, findegiko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute, Elias Unzueta Petronor Innovacion-en gerentearekin, zein Jose Ignacio Zudairerekin batera erronka bota die ikasleei, praktika gisa, taldean lantzeko.