Petronorren presidente Emiliano Lopez Atxurrak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko presidente Bingen Zupiriak aurrekontu-eranskina sinatu dute gaur, joan den maiatzean sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari gehitzeko, eta, horrenbestez, museoari egindako ekarpen ekonomikoa handitzeko.
Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak azaldu duenez, “68aren Ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018 izenburupean, Euskal Herriko artearen ikuspegi zabal eta ezezaguna egongo da ikusgai”, museoaren eraikin modernoan, 2018ko azarotik 2019ko apirilera arte, Petronorren bilakaera historikoaren kokaleku den eskualdearen historia ekonomiko eta industrialarekin batera joan dena. Lopez Atxurrak bere aldetik hurrengoa azpimarratu du: “herri batek eta gizarte batek, kulturarik gabe ez dauka etorkizunik, horregatik gure borondatea izan da gure 50. urteurrena finkatzea kulturaren arloan”.
Hautaketa zabala izango da, artisten hainbat belaunaldiren 200 artelanetik gora izango baititu (pintura, eskultura, fotografia, bideo-artea, paper gaineko obra), eta aukera emango digu agertoki berezi honetan azken mende-aldaketan artea modernizatzeko izan diren formen berri izateko, eta hemen sortutako ibilbide indibidualek eta kolektiboek Estatuan eta nazioartean izan duten garrantzia baloratzeko. “Alicia Koplowitzen erakusketari esker entziklopedia bat eduki dugu, izan da artearen historia erakutsi digun entziklopedia, eta 2018. urteak beste entziklopedia txiki bat ikusteko aukera emango digu, izango da 19868tik hona euskal arteak sortu duenaren entziklopedia”, aipatu du Zupiriak.
Era berean, ekitaldian balantzea egin dute orain dela gutxi amaitutako Alicia Koplowitz – Grupo Omega Capital Bilduma erakusketari buruz, Petronorrek babestu duen lehenengoa izan baita. Guztira, zabalik egon den bitartean, 139.615 bisitari izan ditu.
Prentsa oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.