Eguzki zerrenda kalifikaziorik altuena duten 37 jatetxek osatzen dute, bi Eguzkidun 159, eta Repsol Eguzki bana duten 332. Aurten guztira Hiru Eguzkidun 2 jatetxe berri daude (Bartzelonako “Disfrutar” eta Madrileko “DSTAgE”), 13 jatetxe Bi Eguzkitara pasatu dira eta 55k lehen aldiz Eguzkia jaso dute. Euskadik eta Kataluniak goi mailako gastronomiaren erreferente izaten jarraitzen dute, hiru eguzkidun 8 eta 9 jatetxe izanik, hurrenez hurren.
2018ko Repsol Gidak irudi berrituarekin atera da, Espainiatik “slow travel”-aren behin betiko gida bihurtzeko nahiaz. Berritasun moduan, aurten Inspiraciones aurkeztu du, bidaiari mota guztientzako ibilbide eta egungo helmugen inguruko 40 erreportai baino gehiagorekin.
Eguzkidun jatetxe guztiak ikusi, hemen.