Jardunaldia Gregorio Villalabeitia Kutxabank-en presidentearen agerraldiarekin abiatu da. Kutxabankek, Caja de Ahorros Vizcainaren bidez, Petronorren proiektuan izan da beti eta findegiaren berrikuntza prozesu guztietan parte hartu du. Zentzu honetan Villalabeitiak esan du “konpainiaren industria eraldaketaren eta digitalizazioaren aldeko apustua” egiten jarraituko dutela.
Maria Victoria Zingoni Downstream-en zuzendari nagusiak, bere aldetik, Petronor eusten duten besoak “inguru digitala eta berrikuntza programa” izan behar direla azpimarratu du, eta “aurretik aukerez betetako mundua irekitzen diguten hainbat erronka” daudela gaineratu du.
Jarraian, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak hitza hartu du, findegiak aurre egin beharreko erronkez eta etorkizunean abiatu beharreko estrategiez mintzatzeko. Lopez Atxurrak berrikuntzaren garrantzia aipatu du eta hurrengoa gogoratu ere: “pertsonen garrantzia nabarmendu behar dugu, ahalmenak dituzten pertsonak, jarrera eta gaitasunekin. Datorrenera egokitzeko pertsonak gakoa izango gara eta kultura zein pentsamolde asko behar izango da. Ez dago ezer lortuta, burua ireki behar dugu eta merkatuaren garapena eta beharrak ulertu”.
Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak berariaz nabarmendu du findegiak “Petronor Innovación” filialaren sorkuntzaz berrikuntzaren alde egin duen apustua. Bere hitzetan, “hasierako ideia batzuk errealitate egiaztagarriak dira dagoeneko, produktu komertzialak bihurtutakoak; eta beste ideia batzuk prototipo bezala ikertzen ari dira. Behar bezalako emaitzak lortu bezain laster, garapen industrialera eramango ditugu”. Petronorrek aurten egin dituen 52M€ko inbertsioei dagokienez, 12,3M€ segurtasunera, 2,7M€ ingurumenera eta 17,5M€ instalazioen hobekuntzara bideratu direla adierazi du.
Bestalde, Miguel Gutierrez zuzendari nagusiak 2018ko Kudeaketa Planaren berri eman du. Ziurtatu duenez, emaitzak positiboak izan arren, “findegiaren erronka nagusia negozioaren iraunkortasuna bermatuko duen eragiketa seguru, fidagarri eta efizientea finkatzea da. Hau nahitaezko baldintza da, baina ez da nahikoa. Gure enpresa bereizi eta aldi berean abian dagoen Trantsizio Energetikoari erantzuten lagunduko digun eraldaketa-prozesuari ekin ezean, gureak egin du etorkizunean”. Horren harira, argi utzi du eraldaketa-prozesu batek hiru oinarri dituela: “eragiketa-bikaintasuna lortzea, digitalizazioaren alde apustu egitea eta negozio berriak garatzea”.
Ondoren, Jose Maria Serra FICOSAko Finantza eta Garapen Korporatiboaren zuzendariak, Luis Alvarez Rubio ITPren Eragiketa arloko zuzendariak eta Alberto Conde Mellado NEM Solutions-en CEOak beren enpresetan gauzatutako eraldaketa-prozesuei buruz hitz egin dute.
Arratsaldean, IESE Business School-en irakasle dabilen Frederic Sabriak eta Petronorren presidenteak hitza hartu eta esku artean darabilgun etorkizunaren eraikuntzaz gogoeta eginez itxi dute jardunaldia.