Gallarreta Tailerrek zentzumen-anitzeko gela estreinatu dute

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria Gallarreta Tailerretako kideekin, atzo.
Gallarreta Tailerrek zentzumen-anitzeko gela inauguratu zuten atzo, Petronorren babesa izan zuen Zierbenako Familia Lasterketan lortutako funtsei esker.

Zentzumen-anitzeko gela berri honetan ekintza fisiko zein sentsorialak egingo dira, gaitasun ezberdinak dituzten Gallarreta Tailerretako pertsonen artean arreta eta emoziozko oreka mantentzeko helburuz.

Gallarreta  Abanto-Zierbenan kokaturik dagoen Babestutako Lan Zentroa da. 1987. urtean Meatzaldeko lau udalek (Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella eta Trapagaran) sortu zuten, Lan Zentro Misto gisa (Enplegu Zentro Berezia eta Zentro Okupazionala). Bere helburua “ezgaitasunen bat duten pertsonei lan aukera egonkor eta normalizatua ematea da”.