Guggenheimek bisita gidatuak eskaini zizkien bere babesleei pasa den astean, haien artean Petronorri, eta Findegiak bere inguruko elkarte zein erakundeak gonbidatu zituen museoa ezagutzera.
Abenduaren 4tik 10era Gallarta zein Sanfuenteseko Erretiratu, Alargun eta Pentsiodunen Elkartearen, Muskizko DYAren, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eta El Cerro de la Llosa Kirol-kultura Elkartearen kidez osatutako 7 taldek bisitatu zuten Guggenheim.
Guztira 96 pertsonek museoan dauden obrez disfrutatu ahal izan zuten, haien artean Amie Siegel, David Hockney eta Annie Albersenak, erakusketa iraunkorrez gainera.