Lopez Atxurrak hurrengoa gogoratu du: “hemen gaude, esperientzia, ezagutza, prestakuntza, eta talde lanaz Petronor posible egin zuten horiengatik, eta posible izaten jarraitu behar du, eraldatzera behartuta gaude eta etorkizunari aurre egiteko beharrezko ilusioa berreskuratzea opa dizuet”.
Andreu Puñetek, bere aldetik, Petronorren kontseilari delegatu bezala 4 urte izan ostean, bere lankideak agurtu ditu etapa berriari hasiera emateko, AOPren zuzendari nagusi gisa. “Eskerrik asko gurditik tiratzen laguntzeagatik, gauza garrantzitsuak egin ditugu, hobeagoak izatea ahalbidetu diguten gauza asko aldatu ditugu, baina hobetzen jarraitu behar dugu eta gure eskuetan dago”, aipatu du.
Lan-talde guztiari datorren urterako osasun eta lana opa izan ondoren, enpresak edozenbat lan-esparrutako hainbat lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan du, aurten 25 urte bete direnez gero Findegian barrena lanean hasi zirela.
Argazkiak, hemen.