Balio eta sinesmen handiko buruzagia izan zen, sekulako gaitasuna erakutsi zuena hainbat ekimen eta egitasmo bideratzeko. Petronorrez gainera, bere etorkizun-ikuspegiaren lekuko dira, besteak beste, Sener eta ITP enpresa esanguratsuak.
Berak sortarazi zuen, 1956 urtean, Sener ingenieritza, zeinek proposatuko zuen Punta Luceron eraikitzea 30 metroko sakoneradun dikea, zingo handiko itsasontziak atrakatu ahal izateko Zierbenako kanpoaldeko itsasbazterrean. “Aparteko berrikuntza” zeharo erabakiorra izan zen hura, Petronorren findegia Muskizen eraikitzeko lehiaketa irabazteko zein enpresa kokatzeko Bilboko Portuaren inguru estrategikoan.
Petronorren sortzailearen heriotza gertatu da, hain zuzen ere, enpresa 1968an sortu zeneko 50. Urtebetetzean. Enrique Sendagorta izan zen lehen presidente exekutiboa, 1976 arte.
Jaioko dira berriak…