Liburua editatu eta argitaratzeko akordioa Donostian aurkeztu dute gaur Emiliano Lopez Atxurra Petronorren Presidenteak, Marta Casares Editorial Nerea argitaletxearen Kontseilari Ordezkariak, Juan Luis Goenagak berak eta liburuaren egile Mikel Lertxundi arte-historialariak.
Findegiak, berriro ere, artea eta kultura zabaltzearen aldeko konpromisoari eusten dio honela. Lopez Atxurrak adierazi duenez, “kultura gizarteen arima da, eta kulturaren aldeko erronka da bere inguruaz jabetu nahi duen edozein enpresaren egitekoa”. Gainera, hurrengoa jakinarazi du: “Juan Luis Goenagaren liburua argitaratzeko egitasmoa helburu honetan kokatzen da eta, Petronorren 50. urtebetetzea dela-eta, Bilboko Arte Ederretako Museoan euskal pinturaren azken berrogeita hamar uteotako bilakaeraz eratuko den erakusketan”.
Mikel Lertxundiren testuak bilduz, liburua euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratuko da, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria den Miguel Zugaza arte-historialari eta museografo ospetsuaren hitzaurreaz.
Prentsa oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.