Rafael Orbegozo Iberdrolaren zuzendaritzaren aholkulariarekin, Miguel Martin Gutierrez Petronorren zuzendari nagusiarekin, Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikariarekin eta Asier Madarieta Bizkaikoaren gerentearekin batera, bisita gidatua egiteko aukera izan du Salazar Jauregitik, non Petronorren zuzendaritzaren bulegoak kokaturik daude, eta Muñatoneseko Gaztelutik. Muskizko ondare historikoaren bi elementu garrantzitsu dira, Bizkaian bakarrak, eta Silvia Rubio zein Marta Zabala El Pobaleko Burdinolaren gida eta zuzendariaren azalpenei esker, hurrez hurren, gertutik ezagutu ahal izan ditu eta bere erroetan sakondu, Salazartarren erroetan, alegia.
Kenneth eskerdun eta pozik aurkeztu da bere jatorria ezagutu ahal izateagatik, “asko hunkitzen nau hemen egoteak, niretzako oso garrantzitsua da. Etorkizunean nire familia ekartzea gustatuko litzaidake”. Abokatu eta politikari estatubatuarra da, 2009-2013 urte bitartean Estatu Batuetako Barne Idazkaritza Burua izan zen, Obamaren Administrazio garaian, partidu Demokrataren kide da eta 2005-2009 bitartean Coloradoko Estatuko senatari izan zen.