Meatzari Aretoaren 318 eserlekuek Kukai dantza konpainiaren -2017ko Dantza Sari Nazionala- espektakuluaz gozatzeko bete dira. Iñaki Salvador pianojolearekin batera, “Lotuneak” aurkeztu dute, ikuskizun aparta eta izaera integratzailea duen proiektu berezia, zutik jarri duena bertako ikusle guztiak.
Petronorren 50. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan dagoen ikuskizun hau disfrutatzera gerturatu direnen artean Miguel Martin Gutierrez Findegiaren zuzendari nagusia, Jose Ignacio Zudaire, Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Jose Luis Arredondo Ekonomia eta Finantza zuzendaria, Gualber Atxurra Kanpo Harremanetako teknikaria, Borja Liaño Muskizko alkatea, arte eszenikoekin, musikarekin eta boluntariotzarekin lotutako inguruko elkarteen kideak, eta Muskiz zein Abanto-Zierbenako herri erakundeetako ordezkariak izan dira.
Espektakulua amaitu ostean Petronorrek motxila oparitu die bertaratutako guztiei.