Petronor Innovacion enpresa filiala bere eraldakuntzan eta gaur egun bere lehendabiziko negozioa den petrolioari alternatibak bilatzera bideratuta dago. Zentzu honetan Zudaire 4.0 industriara eta energia garbietara lotutako hasi dituzten proiektuez mintzatu da: “honek negozio berrietan aukerak emango dizkigu, baina baita egungo negozioa eraginkorrago izatea ere ahalbidetuko du. Proiektuetako bat 4.0 Findegia deitzen duguna da, findegi errealaz aparte findegi birtuala izan nahi dugu”. Big Dataz ere hitz egin du eta Petronorrek findegiaren datu guztiak hodeira igotzeko duen asmoaz.
Elkarrizketaren amaieran Petronor Innovacion-en zuzendari orokorrak 2018 urte honetan eredu ezberdineko energia enpresaren jaiotza sendotuta ikusi nahi duela azpimarratu du, “etorkizuneko energia enpresa, energia garbiaz, zeinetan kontsumitzaileak paper aktiboa du, 0 isuridun hainbat eraikineko sarea sortuz, energia sortzen duten eraikinak”.
Elkarrizketa entzun dezakezu, hemen.