Sistema paregabea da, Petronorreko teknikoekin harremanetan garatua. Bertan, findegian, garapen zein balioztapen frogak egin dira 2015 eta 2016 urteetan zehar. Honako fase hau amaitu ostean, Petronor mundu mailan teknologia hau duen lehendabiziko industria instalazioa bilakatu da.
Adimeneko metodoak erabiltzen dituen sistema honen bitartez, balizko suak eta keak detekta daitezke findegi osoan instalatutako bideozaintzako kameren laguntzaz. Horretarako, sistemak denbora errealean aztertzen ditu telebista-zirkuitu itxiko bideo-seinaleak, eta era autonomoan eta denbora errealean prozesatzen ditu edozein ezbeharren bila, alarmak istantean sortzeko aukera izanik.
BegiPlant sistema Petronorren findegiko ekoizpen-eremu osoan sakabanatutako 60 kameratan instalatuta dago. Proiektua findegiaren 1. eta 2. plantetako kontrol-gela berriaren birmoldaketarekin batera abiarazi da, Suteen Aurka Babesteko (SAB) sistema berriaren instalazioaren barruan.
BegiPlant tresna garatzeko erabili den moduari esker, era autonomoan erabil daiteke, instalazioetako gainerako sistemekiko elkarreraginik gabe (TBZI izan ezik), edota plantan ezarrita dauden suteen aurkako mekanismo, protokolo eta tresnekin integratuta.