Petronor eta Repsoleko boluntarioek energiari buruzko prestakuntza jaso dute Muskizko findegian

Boluntarioak, Petronorren, prestakuntza hasi baino lehen.
Petronor zein Repsoleko langileak diren hainbat boluntariok prestakuntza saioa izan dute Muskizko findegian, ondoren Repsol Fundazioaren “Energia Kontzientziarekin”  programaren baitako tailer eta esperimentuak gauzatzen laguntzeko.

“Energia Kontzientziarekin”  programa, D.B.H-ko 3. zein 4. mailako ikasleentzat zuzendua, energia zein energia-eraginkortasunari buruzko hezkuntza proiektua da, energiaren erabilpen arduratsuaz eta energia kontsumoan aurrezteko gazteak sentsibilizatzen dituena.

Partaideek ikasgelan tailer partehartzaileak garatuko dituzte, beren irakas-gunean auditoretza energetikoa egiten daudela simulatuz. Modu honetan, gazteak energia-eraginkortasunaren kontzeptura gerturatzen dira eta energia kontsumia nola murriztu ikasten dute. Gainera, jarduera hauekin trebetasunak, ikerkuntza, ahalmen sortzailea eta talde lana sustatzen da.

Jardunaldi batean zehar, jardueran parte hartzen dutenek Petronorren eta Repsolen langileak diren boluntarioen laguntza izaten dute, zeinek prestakuntzarako saioa izan dute Muskizko findegian bertan. Saio horretan tailerretan erabiltzen diren materialak eta bere garapena zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Prestakuntza amaitu ostean, boluntario hauek hezkuntza zentroetara gerturatuko dira martxoaren 7 eta 8an tailerrak egiteko.

Ekintza hauekin auditoretza energetikoa nola egiten den erakusten zaie ikasleei, baita beraien eskolan energia-eraginkortasuna areagotzeko aukerak identifikatzen irakatsi ere. Gainera, ikasleek Energia Kontzientziarekin Lehiaketan parte hartu ahal izango dute, non beren auditoretza energetikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte, irakas-gunearen gastuetarako dirulaguntza lortzeko aukera izanez.

Edizio honetan, “Energia Kontzientziarekin”  programa Bizkaia, Kantabria, Tarragona, Murtzia, A Coruña, Ciudad Real eta Madrileko 35 zentroetan garatuko da.