Euskal enpresek esportazioei dagozkien marka guztiak hobetu zituzten iaz, 23.857 milioi eurora iritsi zirelarik. Automobilgintza sektorea izan zen berriz ere Euskadiren atzerriko salmenten eragile nagusia, baina gehien hazi zen sektorea energia izan zen. Horren harira, “erregaietan” izandako % 26ko igoera nabarmendu behar da, Petronorrek urte hasieran egindako etena gorabehera. Honi eta Bizkaian siderurgiaren salmentetan izandako susperraldiari esker, esportazioak ia % 20 gehitu ziren 2017an, 9.546 milioi eurora iritsiz eta marka historiko berri bat ezarriz.
Bilboko Portuak karga-transferentziaren % 7ko hazkundea izan zuen 2017aren amaieran, hots, 2016an baino 2,2 milioi tona gehiago, 2006az geroztik tonatan izandako igoerarik handiena. Trafikoa, bertako joan-etorriak eta zuzkidurak baztertuz, 34,2 milioi tonakoa izan zen, 2013az geroztik % 18ko hazkunde metatua lortuz.
Tonatan, hazkunderik handienak ontziratu gabeko likidoaren taldean eta gas naturala (+811.000 tona), gasolioa (+470.000) eta petrolio gordina (+277.000) bezalako merkantzietan gertatu dira.