Gasteizeko UPV-EHUko Ingeniaritza Kimiko Industrialaren ikasleek Petronor bisitatu dute, laborategia bereziki.
Muñatonesen, finketa prozesuari eta petrolioaren kimikari buruzko hitzaldi laburra jaso ostean, ikasleek laborategia bisitatu zuten. Bertan, bere arduraduna, Miguel Angel Sinobas, eta Nerea Mendizabal teknikariak instalazio zein ekipoak erakutsi zizkieten, baita bere inguruko zehaztasunak azaldu ere. Petronorren ekoizten diren produktuak ikusteko aukera ere izan zuten.
Azkenik, Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, findegiaren instalazioak eta Itsas-terminala bisitatu zituzten.