Ekintza hauek ingurunearekin hartutako konpromisoak dira, ONUren Garapen Iraunkorrerako 2030eko Agendaren 9 helburutara bideratutakoak. Bestela esanda, “tokiko” ekintzatik bultzada “globalari” laguntzen dion ingurunearekiko gizarte-konpromisoa osatzen dute.
“2017ko Iraunkortasuna Planaren Itxiera Txostena” delakoak Petronorrek 2017ko otsailean hartutako konpromisoen betetze-maila aztertzen du. Bertan, adierazleetan azaldutako aurrerapen-maila zehaztu da, baita, ahal den neurrian, konpromiso horiek betetzeko esleitutako diru-kopurua ere.
Hauexek izan dira ekintzarik garrantzitsuenak: industria-zerbitzuen enpresa hornitzaileak gizarte-erantzukizuneko irizpideen arabera balioztatzea, enpresa kontratistetan nahiz konpainiaren plantillan bertako enplegua aregotzea, inguruko ikasleei zuzendutako prestakuntza duala, ekonomia sozialeko enpresei sektorerik kaltetuenetan enplegua bultzatzen laguntzea, etab.
Horrek guztiak Petronorrek ingurunearekiko hartua duen konpromiso arduratsua frogatzen du.
“2017ko Iraunkortasuna Planaren Itxiera Txostena”, hemen.