Petronorrek sekulako produkziorik handiena lortu du

Miguel Gutierrez eta Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren zuzendari eta presidentea, hurrenez hurren, emaitzen aurkezpenean.
URFan programatutako lehenengo geldialdiak izan duen inpaktuaren gainetik, Petronorrek bere historiako ekoizpenik handiena lortu du 2017an: prozesatutako 74,0 milioi upel, hau da, 10,9 milioi tonaren baliokidea, destilazio-gaitasun teorikoaren % 94,2.

Zalantzaz betetako egungo testuinguru aldakorrean, 2017ko ekitaldiko helburua destilazio eta bihurtze gaitasunaren erabilera areagotzea izan da aktiboen kalitate bikainaz baliatuta. Azkenik, ekitaldiko zergen osteko guztizko emaitza +178,3 milioi eurokoa izan da, 2016koa baino % 19,8 murritzagoa, baina aurreko urteetan izandako galeretatik oso urrun.

Salmentak 11 milioi tona ingurukoak izan dira. Estatuko merkatuari dagozkion konpromiso guztiak estalita, salmenten % 37 esportaziora bideratu da.

Kontuan izan behar da, instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko programaren barruan, energia-kontsumoa 60 mila tona fuel-olio baliokide murrizteko neurriak inplementatu direla, eta neurri horiek 14,1 milioi euro gaineratu dizkiotela urteko emaitzari.

Petronor Innovacion 2016an abiarazi zen, eta 2017an ondoko hiru ekintza-programa hauen laguntzaz finkatuz joan da: digitalizazioa, kudeaketa-eredua eta negozio berriak, gure inguruneko eragile zientifiko-teknologikoen lankidetzaz garatutako berrikuntza irekia sustatuz.

Laburbilduz, 2017a urte positiboa izan da, eta ekitaldi honetan aurrera egin dugu egungo negozioaren eraginkortasuna hobetzeko ahaleginean, horrexen gainean eraiki behar baitugu aurrerantzean, eta energia-eredu berrira egokitzeko eta aukera berriak baliatzeko oinarriak finkatzen hasi gara.

-DATU ZEHATZAK

EBITDA: 262 M€

Zergen osteko emaitza: 178 M€

Zor finantzarioa: EBITDAren % 1,5

Hirugarrenekiko zorra kitatu da, Europako Inbertsio Bankuarena barne

Zorraren 2017ko amortizazioa: 257 M€. Akziodunekiko zorraren kasuan, 393 M€ko zenbatekoa geratzen da (2012an, FMUa abian jartzean, hasierako zorraren zenbatekoa 1.200 M€koa izan zen)

Salmentak: 10.959 tona

  • Estatuko merkatua: % 63 (6.951 tona)
  • Nazioarteko merkatua: % 37 (4.007 tona)

Negozio kopuruaren zenbatekoa: 5.432 M€

Petronorren jarduerak eragindako zergak: 1.319 M€

  • Horietatik, 855 M€ CLHk ordaindutako zerga bereziak dira, Petronorren jarduerari lotutakoak.
  • 855 M€ko kopuru horretatik, 281 M€ Foru Ogasunarentzat dira, eta gainontzekoa Estatuko Zerga Ogasunarentzat.

Petronorren berezko jarduera, BEZari, PFEZaren atxikipenei eta sozietateen zergari erreparatuta: 464 M€

Laburbilduz, 464 M€ hauei Petronorren berezko jarduerari lotutako 281 M€ gehituz gero, Foru Ogasunari egindako guztizko ekarpena 745 M€koa izan da.

Petronorrek Bilboko Portuan eragindako joan-etorriek guztizko jardueraren % 45,3 suposatzen dute.

Prentsa Oharra, hemen.

Bideoa, hemen.