Repsolen Finketa zein Energia Kudeaketa Masterraren (REGE) ikasleek Petronor bisitatu dute, Findegiaren funtzionamendu eskema gertutik ezagutzeko helburuz.
Bi egunetan zehar, ikasle taldeak Petronorren historia eta findegiko parte handia ezagutzeko aukera izan du (Gordin eta Desulfurazio Unitateak, Laborategia, FCC Planta eta Itsas Terminala) industriaguneko alor bakoitzeko teknikari adituekin batera.
Honela, ikasleek Masterrean jasotako prestakuntza osatzeaz gainera, findegiaren industria-errealitatea ezagutzeko aukera izan dute.