Guztira, 163 txirrindularik hartu zuten parte atzo Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxaren bederatzigarren edizioan. “Iaz euria egin zuen eta ginen ehun partaideetara heldu, baina aurten nahiz eta euria egingo zuela jakin, jende gehiago animatu da”, aipatu du Txetxu Santos, froga antolatu duen, Abanto-Zierbena Muskiz Txirrindulari Elkartearen kirol zuzendariak.
Petronorrek babestutako martxa goizeko 9:00etan hasi zen Gallartako Dolores Ibarruri Institututik. 97 kilometroko frogak iazko ibilbidea errepikatu zuen, martxaren erdian anoa-postua izanik eta lau igoerekin: Humaran, Menagaray, Humaran berriz ere eta Putxeta.
Parte hartzaileen jatorriari dagokionez, %81a bizkaitarrak izan ziren, dozena bat Abanto Zierbena, Muskiz zein Zierbenakoak eta gainerakoak Arabarrak, Gipuzkoarra, Kantabriarrak, Burgosekoak eta Palentziakoak. Guztien artean bakarrik 5 emakumek hartu zuten parte.
Santosek hurrengoa azpimarratu du gainera: “martxa guztian ez da istripurik izan, bakarrik arazo mekanikoren bat, baina guztiek jarraitu dute eta ibilbidea amaitu dute”.