Mendiz Mendi klubak, Petronorrek babesaz, BTT Eskolen XIX. Topaketa antolatu zuen larunbatean Muskizen. Bizkaia osoko, Kantabriako, Gaztela eta Leoneko, zein Errioxako klubetako 317 neska-mutilek hartu zuten parte.
Froga arratsaldeko 16:30etan, Muskizko Ikastolaren alboan, garatu zen. Mailatan banaturik (hasi berriak, txikiak, kimuak eta haurrak) txirrindulari txikiek 1.100km inguruko ibilbidea egin zuten eta nagusiek 1,600km-koa; adinaren arabera ibilbideari eman beharreko bueltak eta frogaren zailtasuna aldatzen zen.
Lasterketa amaitzerakoan eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, partaide guztiek garaikurra jaso zuten.