Partida final bati dagokion ohiko urduritasunaz hasi zen. Minutu batzuren buruan, bi taldeek nerbioak alde batera utzi eta parez pareko partida jokatzeari ekin zioten. Muskizko taldea defentsari irmo eutsiz nagusitu zen pixkanaka-pixkanaka, zenbait kontraeraso biribilduz. Escolapios taldeak une oro goiari eutsi zion arren, atsedenaldian muskiztarrek sei goleko aldea ateratzen zioten, ordurarte egindako lan handiari esker. Bigarren zatian, Muskiz Eskubaloi Taldeak aldea handitzea lortu zuen, aurkakoa gainditu arte. Partida bertakoen garaipenaz amaitu zen, 31 gol guztira, Escolapio taldeak egindako 22 golen aldean.
Garaipen honekin, Muskiz Eskubaloi Taldeak, Bizkaiko txapela ez ezik, Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela ere eskuratu du.
Gualber Atxurra Petronorren Harreman Instituzionaletako teknikariak sariak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen.