Petronorrek bere lehen 50 urteak betetzen ditu eta ospatzeko antolatu dituen ekintza guztien artean findegiaren puzzlea kaleratu du.
Puzzleak, zailtasun erdikoa, 150 pieza ditu eta findegiaren irudi polita erakusten du.
50. urteurrena dela eta, antolatuko diren ekintzetan banatuko da eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako auzokideek, nahi izatekotan, emailez eskatu dezakete, prentsa@petronor.com postan, bere izen abizenak eta helbidea aipatuz.