Inongo erraztasunik ez zuen zirkuituan eta euria tarteko zela, Somorrostroko taldeak 96 bira eman zizkion guztira ibilbide konplikatu horri, bigarren postua lortu zuen taldeak baino bi bira gehiago, alegia.
Petronorren laguntza duen proiektu honetan, ikasleek taldeka lan egin behar dute ibilgailu elektriko eta ekologikoa eraikitzeko, hainbat diziplina lotuz eta uztartuz. Lehiaketa honen oinarri bihurtu diren STEAM (Science, Technology, Engineering Arts and Mathematics) gaitasunei esker, ikasleek berrikuntzarekin lotutako trebetasunak garatzeko aukera dute, lanbide zientifiko-teknikoren batean jarduteko asmorik duten ala ez kontuan hartu gabe.
Taldearen webgunea: https://gpzcar.wixsite.com/misitio
Taldearen Instagram-a: https://www.instagram.com/gpzcar/