Bestetik, negozioen bilakaera beren-beregi neurtzen duen doitutako mozkin garbia 616 milioi eurokoa izan da, 2017ko urtarriletik martxora bitartean lortutako 570 milioiko kopuruaren aldean, % 8ko igoera izan duelarik.
Konpainiak hidrokarburoen ekoizpena gehitu du, eguneko 727 mila upelen baliokideko ekoizpena lortuz eta 2012az geroko markarik onena ezarriz.
Upstream (Esplorazioa eta Ekoizpena) arloko emaitzak % 43 igo dira ekoizpen-bolumen handiagoek bultzatuta, eta azken urteotan ezarri eta konpainiaren produktu-saskia osatzeko prezioak hobetzen lagundu duten eraginkortasun-neurrien ondorioz.
Era berean, Downstream (Fintzea, Kimika, Marketina, Lubrifikatzaileak, Tradinga, PGLa, Gas & Power) arloko negozioaren indarra berretsi da 425 milioi euroko emaitzari esker, Marketina, PGLa, Tradinga eta Gas & Power esparruetan egindako hobekuntza garrantzitsuetan oinarrituta.
EBITDA 1.804 milioi eurokoa izan da, 2017ko urtarriletik martxora bitartean lortutako 1.844 milioiko kopuruaren ildoan.
Repsolen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Nagusia deitu du, akziodunari ekitaldi honetan zuzendu beharreko guztizko ordainketaren igoera proposatzeko, 0,90 euro/akzioko balioaren mailan kokatu arte.
Batzar Nagusian kapital sozialaren murrizketa ere bozkatuko da, akzio propioen amortizazioaren bitartez, 2018an scrip dividends delakoen kariaz jaulkiko diren akzioen antzeko bolumena murrizteko.