Ehunka pertsona Muskizera gerturatu dira pasa den asteburu honetan Eguzki Fest-en lehenengo ediziora joateko, tokiko zapore zein usainak disfrutatzeko jaialdia, zeinek Petronorren laguntza izan du.
Jaia Meatzari plazan izan zen eta bertan 37 ekoizle bildu ziren. Bi egunetan zehar usain eta zaporeen bazterra bezalako txokoez gozatu ahal izan da, baita haur eta nagusientzako mota bateko eta besteko tailerrez, bertako modaz, dastaketez, zuzeneko musikaz eta dantza erakustaldiez ere.
Usainen txokoan, ehunka landare, hazi, xaboi, intsentsu eta abar izan ziren; zaporeen txokoan, bertako produktuak eta artisautza; haurren txokoan, txikientzako jarduerak, tailerrak eta animazioa. Horrez gain, zuzeneko musika ere eskaini zen, artisau garagardo dastaketa, eta “Dastatu” eta “Market” izeneko guneak, nahi zutenek produktuak bertan erosteko.
Argazkiak, hemen.